Lesakako EH Bilduk Topaketa Bermuta antolatu du urtarrilaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 12a, 17:00
Laura Aznal, EH Bilduko Nafarroako lehendakarigaiaren aurkezpena eginen dute igande eguerdian Lesakan. Argazkia: Euskalerria Irratia

Igande eguerdian Arranoko terrazan izanen dira Laura Aznal Nafarroako lehendakari gaia eta Ladis Satrustegi Lesakako alkategaia

Lesakako EH Bilduk Topaketa Bermuta antolatu du urtarrilaren 15ean, igandean 12:00etan Arranoko terrazan. Lesaka Abante! goiburupean, Laura Aznal Nafarroako lehendakarigaiaren aurkezpena eginen dute eta Ladis Satrustegi, Lesakako alkategaia ere izanen da ekitaldian. Ondotik, bermuta eta luntxa izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun