Genero indarkeriaren biktimak artatzeko Talde Integralaren aurkezpena eginen dute ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 13a, 15:00
Eraso matxistei buruz egindako ikastaroaren ondotik antolatu dute aurkezpena.

Genero indarkeria jasan duten emakumeei laguntzeko Nafarroan dagoen zerbitzu nagusienetakoa da Biktimak Artatzeko Talde Integrala da, eta zerbitzuaren aurkezpena eta egiten dutenaren berri emanen dute heldu den astean Lesakan.

Azaroaren 25aren harira, PSYLAN psikologia zentroko psikologoarekin formakuntza saioa egin zuten Beran, eta bertan  genero indarkeria kasuetan laguntza eskatzeko dauden zerbitzuez aritu ziren, eta zerbitzu hauek ezagutzeko beharra zegoela ikusi zuten. Horren harira, urtarrilaren 19an, heldu den ortzegunean eginen dute zerbitzu horien  aurkezpena. 17:30ean izanen da Lesakako Udalaren erabilera anitzeko gelan (Koskontako Bidea, 7). 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun