Alkaxurira irteera antolatu du Berako Agerra Mendi Taldeak urtarrilaren 29rako

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 11a, 11:00
Baztango Alkaxuriko tontorrera eginen dute irteera.

Berako Agerra Mendi Taldeak Baztango Alkaxuri mendira irteera antolatu du hilaren 29rako. Herritar denei irekita dagoen irteera da, baina, aitzinetik izena eman behar da. 

07:30ean egin dute hitzordua Agerra Mendi Taldeko egoitzan, eta bertatik Itzulegira joanen dira autoz. Bertan autoak utzi eta Alkaxurira igoko dira. Denera 12 kilometrotako itzulia izanen da eta 600 metrotako desnibela izanen du. 

Aitzinetik izena eman beharko da esteka honetan, agerramendi@gmail.com helbidean edo 647 29 61 04 zenbakira mezu bat bidalita. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun