Ortzegunean Arantzan eta ortziralean Igantzin eginen dituzte Bor-bor mugimenduaren bilera irekiak

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 11a, 09:00
Beran egindako bileran parte hartu zuten herritarrak.

Bor-bor Bortzirietako Euskara Mugimendua Bortzirietako bortz herrietan bilera irekiak egiten ari da azken egunotan. Beran, Lesakan eta Etxalarren egin ondotik, Arantzan eta Igantzin eginen dituzte aste honetan. 

Arantzan, ortzegunean eginen dute bilera, 18:00etan Baskulan, eta Igantzin, ortziralean, 16:30ean Herriko Etxean. 

Bileren helburua Bor-bor ezagutaraztea eta apirileko bigarren hamabortzaldirako egitarau zabal bat antolatzea da: Bor-borraldia. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun