Arantzan ere opariak banatu dituzte hiru errege magoek

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 9a, 13:00

Euren laguntzaile kuadrillaz inguratuta, ortzirale arratsaldean ailegatu ziren Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak Arantzara. Herriko trikitilarien laguntzarekin, herrian barna itzulia egin zuten lehenbizi. Gero, plazan Beñat Mitxelena zinegotziak ongietorria egin zien eta hantxe egin zituzten lehenbiziko solasak hiru erregeek. Handik frontoirako bidea hartu zuten eta aurkezle lanak egin zituen Itxaro Etxagueren galderei erantzun ondotik, haurrei opariak banatu zizkieten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun