Azaroan hasi zituzten lanak eta dagoeneko, azken fasean sartuak daude. Errekastoa bi metroko diametroa duen ubide berritik doa, eta goiko aldea eta eremuaren urbanizazioa bakarrik gelditzen dira egiteke. Lan horiek datozen egunetan eginen dituzte.
Berako Udalak kontatu duenez, «lana nahiko ikusgarria izan da zilindroen tamainagatik eta erabilitako makineriagatik». Inguruko trafikoan eta bizilagunen mugikortasunean izandako eragina «saihestezina» izan da, baina «aurreikusten zena baino txikiagoa», eta enpresaren eta langileen jarrera «txalogarria» izan da, beti egon baitira prest bizilagunak laguntzeko.
Udalak jakinarazi duenez, lanen zatirik garrantzitsuena zonaldeko segurtasuna berreskuratzea zen, eta orain lanak amaitzea bertzerik ez da gelditzen, «lehen baino hobekigo gelditzea espero baitugu».
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!