Eguberri ondoko lehen asteburuan urteko lehen partidak jokatuko dituzte Gipuzkoako ligetan ari diren Bortzirietako futbol taldeek. Nafarroako ligan ari diren futbol taldeek, ordea, oraindik atseden izanen dute. Eskubaloi eta errugbi taldeek ere atseden izanen dute aste hondar honetan. Beti Gazteko eta Gure Txokoako talde nagusiek etxean jokatuko dituzte beraien partidak. Gure Txokoakoek lehen faseko azken partida izanen dute eta, igoera faserako sailkatzeko aukerak izateko, garaipena nahitaezkoa dute.
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko maila
- Beti Gazte – CD Vasconia, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.
Gipuzkoako erregionaleko lehen maila
- Gure Txokoa – San Marcial, larunbatean 17:00etan Berako Matzadan.
Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila
- Beti Gazte – Zumaiako, larunbatean 16:30ean Lesakako Mastegin.
Jubenilak Euskal Liga
- Olarizu CD - Beti Gazte, igandean 12:15en Gasteizen.
Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila
- Lengokoak - Gure Txokoa, igandean 15:00etan Donostiako Cesar Benito zelaian.
Gipuzkoako jubenilen lehen maila
- Landetxa - Gure Txokoa B, larunbatean 18:00etan Irungo Ugalde zelaian.
Gipuzkoako kadeteen gorengo maila
- Gure Txokoa – Mundarro, igandean 16:30ean Berako Matzadan.
- Ekintza KE - Beti Gazte, larunbatean 12:00etan Donostiako Herreran.
Gipuzkoako infantilen lehen maila
- San Marcial - Beti Gazte, igandean 11:00etan Irungo San Jose Obrero zelaian.
- Gure Txokoa – San Marcial, igandean 12:15ean Berako Matzadan.