'Mierda de ciudad. La historia del Rock Radical vasco' ikuskizuna igandean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 5a, 08:00

Euskal rock erradikalaren gorakadari eta beherakadari buruzko western musikala ikusteko aukera izanen da igandean Berako Kultur Etxean. 18:30ean hasiko da eta sarrerak zazpi euroko prezioa du. 

Mierda de ciudad ikuskizunak euskal rock erradikalaren historia kontatzen du, Euskal Herrian 80ko hamarkadan mugarri izan zena, eta garai kontestatario bat kontatzen duena.

90 minutuko emanaldia izanen da, eta Aritza Rodriguez, Olatz Gorrotxagi eta Marta Alvarez del Valle dira aktore nagusiak. Ikuskizunerako musika, Joseba B. Lenoir beratarrak sortua da. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun