Lasterketan izena eman nahi dutenek, manttale@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko dute, urtarrilaren 14a baino lehen. Egunean bertan ere irekiko dute izena emateko epea, 14:15etan hasi eta 15:00ak bitartean Ricardo Baroja eskolan.
Izen ematea dohainik izanen da eta parte hartzaileak 5,5 kilometrotako ibilbidea osatu beharko dute. Bikoteak 30 segundotik behin aterako dira, eta lasterketan ez da sailkapenik izanen.
Egun osoko egitaraua
Lasterketaz harago, egun osoko egitaraua antolatu dute Agerra Mendi Taldeak, Manttale Mendi Lasterketa Taldeak eta Artxila Eskalada Taldeak.
Goizean, Artxila Eskalada Taldeak eskalada tailerra eskainiko du 09:45ean hasi eta 12:30ak arte beren lokalean.
Arratsaldean izanen da Santa Barbara mendirako kronoigoera. 15:00etan, oinezkoentzako ibilaldi gidatua hasiko da, eta 15 minutu beranduago, 15:15ean Manttaleko Atletismo eskolako ikasleen txangoa. Ondotik, 15:30ean hasiko da lasterketa.
Eguna borobiltzeko 18:00etan merienda eta oparien zozketa eginen dute Ricardo Baroja eskolako jangelan, eta 19:30ean Más allá del Kumbhakarna dokumentalaren emanaldia Kultur Etxean. Dokumentalerako sarrerak aitzinetik erosi daitezke Agerrako Pikabea harategian bortz euroren truke.