Berako 'Bar Español' denda itxi dute

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 4a, 09:00

Berako Irene prentsa-denda, herrian Bar Español gisa izenez ezagunagoa dena itxi dute. Urte aunitzez herriko ostatu historikoetako bat izan zen, eta azken urteetan denda bezala funtzionatu du. 

Altzate karrikako Eskribaenea etxean dago eta Beran prentsa saltzen lehenengo establezimendua izan zen. Establezimendua sortzean, duela 75 urte baino gehiago, ostatu funtzioa izan zuen urte aunitzez, eta gramofonoa eta billarrean aritzeko mahaia ere izan zituen. 

Manolo Diaz izan zen negozioaren sortzailea, eta ondotik, haren alabak segitu zuen negozioarekin. Azken urteetan, alokatuta izan dute, eta urte berriarekin bat itxi dute, negozioarekin segitu nahi zuenik ez zelako. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun