Azkena ziklo-kros txapelketaren bigarren edizioa urtarrilaren 22an eginen dute Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 3a, 11:00
Joan den urtean lehen aldiz Beran egin zen Azkena ziklo-kros proban 64 txirrindularik hartu zuten parte.

Bortz kategoriatan lehiatuko dira txirrindulariak eta ingurumen aldetik proba jasangarria izanen da

Iaz berreskuratu zuten Azkena ziklo-kros txirrindularitza proba Beran eta 64 txirrindularik hartu zuten parte. Aurten, bigarren edizioa urtarrilaren 22an eginen dute. Igande horretan, 09:45ean hasita, bortz kategoriatako txirrindulariak lehiatuko dira.

Lehenik hasierako Openeko txirrindulariak ariko dira, 10:45ean master kategoriakoak, 11:30ean kadeteak, 12:15ean gazteen eta emakumezkoen irekia eta 13:10ean elite eta 23 urtez beheitiko kategoriakoak. Berako Udalak antolatu du, Gure Txokoa eta Iruña Kirolak elkarteen laguntzarekin. Joan zen urtean bezala, ingurumen aldetik proba jasangarria izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun