Glin-glan eskatuz eta koplak kantatuz bukatu dute 2022a Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 2a, 14:30

Urtea bukatzeko egun mugitua izan zuten Beran larunbatean. Arratsaldean, herriko haurrak Glin-glan eskean ibili ziren Agerran hasi eta Illekuetaraino. Ondotik, 15:30ean hasita, Dornaku eta Suspela auzoetan baserriz baserri kantuan ibili zen 20 laguneko talde bat. Eguna bukatzeko, ilunabarrean Gure Txokoa Elkarteak antolatuta 'Diostesalve' eta kopla kantuan ibili ziren 30 bat lagun txistulariek lagunduta. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun