Tantirumairu euskal folklore taldeak banatu du Eguberrietako saskia

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 2a, 10:00

Bakartxo Etxeberriaren aita eta semea, Tantirumairu euskal folklore taldeak zozketatutako saskiarekin.

Urteroko ohiturari eutsiz, Eguberrietako saskia zozketatu du Lesakako Tantirumairu euskal folklore taldeak. 5.490 zenbakia izan da saritua, Eguberrietako loteriaren azken lau zenbakiak dituena, hain zuzen. Bakartxo Etxeberria Garcia izan da sariduna eta argazkian, Bakartxoren aita eta semea ageri dira. Tantirumairu euskal folklore taldetik eskerrak eman nahi dizkiete familiei, «boletoak saltzeko esfortzua egiteagatik, talderako garrantzitsua baita».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun