30 urte baino gehiago dituen ohitura da baserriz baserri kantuan ateratzekoa, garai horretako gazte talde batek martxan paratutakoa. 15:30ean egin dute hitzordua Kataku ostatuan, eta Illekueta, Suspela eta Dornaku auzoetan ibiliko dira kopla kantuan.
Illekuetako Landatxo, Suspelako Illekun borda, Garaikoetxeko borda, Borda-berri, Premosa, Orain borda eta Dornakuko Gorostipala baserrietan eginen dute geldialdia.
15:30ean ateri, eta 20:00etan bukatzea aurreikusi dute. Herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera, eta baserritarrez jantzia joateko deia luzatu dute.
Baserriz baserrikoa ez da izanen urtea kantuz bukatzeko aukera bakarra.Gure Txokoa Elkarteak antolatuta, ilunabarrean Diostesalve kantuan ariko dira herriko karriketan.