Igantziko Biltokiko garbitzaile lanposturako deialdia ireki dute

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 2a, 09:00
2023. urtean Biltoki elkartearen garbiketa lanak egiteko deialdia egin dute.

Izena emateko hondarreko eguna ilbeltzaren 15a izanen da

Urtero egiten duen gisara, atera du Igantziko Biltoki elkarteak heldu den urterako garbitzaile lanposturako deialdia. Izena emateko azken eguna ilbeltzaren 15a izanen da.

Baldintzak Biltokiko iragarki-taulan daude (ordutegia, lan orduak, soldata...). Beraz, interesa duenak, izen-abizenak gutun-azal itxi batean idatzi eta Biltokiko buzoira sartu beharko du. Autonomo modura lan egiteko izanen da eta bazkideek lehentasuna izanen dute. Lanpostuaren iraupena, urte batekoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun