‘Lesakako Bitxikeriak’ lehiaketako sariak banatu ditu Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 23a, 19:00
'Lesakako Bitxikeriak' lehiaketako irabazleak eta saridunak plazan, antolatzaileekin batera.

‘Lesakako bitxikeriak’ lehiaketa antolatu du bigarren urtez Beti Gazte elkarteak. Hiru txandatan banatuta, herria gehiago ezagutzeko zortzina galderari erantzun behar zieten parte-hartzaileek. Izaskun Igoa, Jagoba Otxoteko, Jose Luis Sunsundegi, Iker Altzugarai eta Milagros Etxepare suertatu dira garaile eta bertako produktuz osatutako saski bana jaso dute saritzat.

Abenduaren 23an, ortzirale arratsaldean egin dute sari banaketa, Egoitz Telletxea eta Xabier Ariztegi gidari zirela. Lehiaketako irabazle izan diren Izaskun Igoak, Jagoba Otxotekok, Jose Luis Sunsundegik, Iker Altzugaraik eta Milagros Etxeparek saski bana jaso dute saritzat.

Horiez gain, lehiaketan parte hartu dutenen artean ere Lesakako Zerbitzuen Elkarteko denda edo zerbitzuetan erabiltzeko 30 euroko erosketa-bonoak eman dituzte eta Mikel Irigoien, Izaskun Martinez, Aitor Arotzena eta Lourdes Saguillo suertatu dira saridun. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun