Etxez etxe eskean eta kantari ibiliko dira larunbatean Igantzin

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 23a, 11:00

Joan den urtean Biltoki Ttikiko gazteak izan ziren olentzero lehiaketako garaile. Argazkia: Maite, Ana eta Itziar.

Igantzin ere prest dira Eguberrietako ospakizunei ekiteko. Abenduaren 24an, larunbatean, urtero bezala, goizean eskean ibiliko dira eta arratsaldean olentzeroekin kalejira eginen dute.

Larunbat goizean, herriko haurrak eta gazteak etxez etxe eskean eta kantari ibiliko dira. Arratsaldean, berriz, olentzeroekin kalejira eginen dute, eta meriendatzeko ere geldituko dira. Ondotik olentzeroen txapelketa eginen dute frontoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun