Glin-glan eskatuz eta 'Diostesalve' kantatuz bukatuko dute urtea Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 29a, 09:00
Herriko haurrak Glin-glan eskea egiten 2020an.

Abenduaren 31n, Urtezahar egunean ere, ohiko ospakizunak izanen dira Beran. 15:00etan Glin-Glan kantari aterako dira ttikienak karrikaz karrika Agerratik abiatuta. 15:30ean hasita, aldiz, baserriz baserri kantari ibiliko dira Illekueta, Suspela eta Dornaku auzoetan. Kataku ostatuan paratu dute hitzordua, eta baserritarrez jantzita joateko deia egin dute. Ilunabarrean, aldiz,  Gure Txokoa Elkarteak antolatuta,  'Diostesalve'  kantari ibiliko dira Berako karriketan.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun