Eguberrietako kontzertu berezia egin dute Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 22a, 11:00

Bi urteren ondotik, eguberrietako kontzertua egin zuten Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolako ikasleek San Esteban elizan. Emanaldi gustagarria eskaini zuten ikasleek eta irakasleek, eta eliza jendez bete zen eskainitako abestiak entzuteko. 

Eguberrietako kontzertuez gain, azken egunetan instrumentu bakoitzeko entzunaldiak ere egin dituzte. Urtarril erdialdean eginen dituzte falta diren instrumentuen entzunaldiak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun