Berako Labiaga Ikastolako eta Olorongo ikasleek Gurseko kontzentrazio esparrua bisitatu dute

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 22a, 09:30
Berako Labiaga ikastolako eta Olorongo ikasleak Gurseko kontzentrazio esparruko barrakoietan.

Argaitzeko eta Gurseko askatasun haizea izeneko proiektuaren bitartez, Berako Labiaga ikastola eta Olorongo Saint Joseph ikastetxeetako ikasleek Gurseko kontzentrazio esparrua ezagutu dute.

Terre de Mémoires et de Luttes elkarteko kideekin egin dute bisita. Bertzeak bertze, Gurseko kontzentrazio esparruko barrakoiak eta hilerria bisitatu dituzte. Diapositiben bidez ezagutu dute esparruko errealitatea, eta gogoan izan dituzte Gurs-en egondako beratarrak: Frantxia Halzuet Alzate, Isidoro Fagoaga, Faustino Alli Ferrero, Tomas Apat Telletxea, Severo Apat Telletxea, Saturnino Garbala Ardanaz, Eugenio Garcia De La Lastra, Jose Garcia Fernandez, Francisco Jauregi Telletxea, Jose Sanchez Telletxea, Jesus Telletxea Ordoki eta Juan Vallejo Corrales

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun