Pio Barojaren omenez sortutako artelanaren inaugurazioa egin dute Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 21a, 17:00

Heldu den asteazkenean, hilaren 28an beteko dira 150 urte Pio Baroja jaio zela.  Haren omenez, Irungo Pio Baroja institutuko irakasle Larraitz Ugartemendiak sustatuta, eta bertako ikasleek eta Berako hainbat herritarrek artelan bat egin dute. 

Asteburuan landu dute lana, eta atzo egin zuten aurkezpena Beralandetan. Bertan, lana erakusteaz gain, Pio Baroja ikastetxeko talde batek hainbat kanta interpretatu zituen. Aitor Elexpuru Berako Alkatea, eta Pio Caro Baroja senitartekoak ere hartu zuen parte ekitaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun