Gure Txokoa Elkarteak ez du zuzendaritza berritzea lortu

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 22a, 09:00

Larunbatean, abenduaren 17an egin zuen Berako Gure Txokoa Elkarteak zuzendaritza berritzeko bigarren bilera. Azaroan egindako lehen bileran ez zen zuzendaritzan sartzeko talderik aurkeztu, eta hilabeteko epea eman zuten berriz bildu arte. 

Larunbatean egindako bileran, ordea, antzeko egoera izan zuten: ez zen talderik aurkeztu egun zuzendaritzan dagoen taldea ordezkatzeko. Gauzak horrela, azken zuzendaritza taldeak segituko du interesa duen talde berri bat aurkeztu arte. 

Talderik ez zen aurkeztu, baina, norbanako batek interesa agertu zuen zuzendaritza taldean sartzeko, eta beraz, laguntzaile moduan ariko da funtzionamendua ikasten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun