Eguberrietako kalejira musikala eginen dute Lesakako musika taldeek abenduaren 23an

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 20a, 16:00

Lesakako soinulariak San Fermin bezperako kalejiran. Eguberri aitzineko kalejiran ere parte hartuko dute, herriko bertze musika taldeekin batera.

Lesakako udalak eta Santa Zezilia Batzordeak antolatuta Eguberrietako kalejira musikala eginen dute Lesakako musika taldeek abenduaren 23an, ortziralean 19:30ean Plaza Zaharretik abiatuta. Txistulariek, soinulariek, musika bandak, trikitilariek eta abesbatzak parte hartuko dute kalejiran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun