Larhunera irteera antolatu du abenduaren 31rako Berako Barraskilo Gazte Taldeak

Ttipi-Ttapa 2022ko abenduaren 22a

Larhuneko tontorrera eginen dute irteera. Argazkia: Iñaki LL/Wikimedia.

Berako Barraskilo Gazte Taldeak urteko azken egunerako Larhunera mendi irteera antolatu du. Larhungo tontorrean gosaria eginen dute Antxuneko bentan.

Irteeran edozeinek parte hartzeko aukera du, baina aitzinetik izena emateko eskatu dute gosarian zenbatsu izanen diren jakiteko.

Izena emateko azken eguna igandea, abenduaren 25a izanen da, eta gazte taldearen Instagramera mezu bat bidaliz, edo taldeko kideren bati abisatuz egin behar da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun