Baserriz baserri kantuan bukatuko dute urtea Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 20a, 15:00
2019an atera ziren azkenengoz baserriz baserri kantari.

Abenduaren 31n urtea kantatuz bukatzeko ohitura dute beratarrek.  15:30ean hasita, baserriz baserri ariko dira kopla kantari. 

30 urte baino gehiago dituen ohitura da baserriz baserri kantuan ateratzekoa, garai horretako gazte talde batek martxan paratutakoa. 15:30ean egin dute hitzordua Kataku ostatuan, eta Illekueta, Suspela eta Dornaku auzoetan ibiliko dira kopla kantuan.

Illekuetako Landatxo, Suspelako Illekun borda, Garaikoetxeko borda, Borda-berri, Premosa, Orain borda eta Dornakuko Gorostipala baserrietan eginen dute geldialdia. 

15:30ean ateri, eta 20:00etan bukatzea aurreikusi dute. Herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera, eta baserritarrez jantzia joateko deia luzatu dute. 

Baserriz baserrikoa ez da izanen urtea kantuz bukatzeko aukera bakarra.Gure Txokoa Elkarteak antolatuta, ilunabarrean Diostesalve kantuan ariko dira herriko karriketan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun