Pio Barojaren jaiotzaren 150. urteurrena oroitu dute Labiaga ikastolan ere

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 20a, 12:00

Abenduaren 28an 150 urte beteko dira Pio Baroja jaio zenetik. Hori oroitzeko Berako udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu, horien artean Larraitz Ugartemendiak (Irungo Pio Baroja institutuko irakaslea) gidatua, Pio Baroja oroitzeko interpretazio artistikoa egin dute.

Berako Labiaga ikastolako DBH 2. mailako ikasleak Ugartemendia eta Irungo Pio Baroja ikastetxeko batxilergo artistikoko ikasleen sormen lana ezagutzera hurbildu dira. Aldi berean, Irungo ikasleak Labiaga ikastolako areto nagusiko erakusketa ezagutzera eta honen inguruan hausnartzera joan dira. Hortaz gain, Berako Herriko Etxeko Plazako Ahantziak izeneko artelana ezagutzera joan dira.

Artearen bidez, Berako historia, elkar ezagutza eta esperientziak partekatu dituzte bi ikastetxeetako ikasleek. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun