Master 50 kategoriako Nafarroako ziklo-kros txapelketa irabazi du Asier Valverde beratarrak

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 20a, 13:00

Asteburu emankorra izan da Iruña Kirolak CX Team taldean ari den Asier Valverde txirrindulari beratarrarentzat. Larunbatean Iruñean jokatu zen Iruñeko 4. Ziklo-kros txapelketa eta master kategoriako Nafarroako txapelketa ere bertan erabaki zen. Zirkuitu polita bezain gogorra osatu behar izan zuten txirrindulariek eta Valverdek, proba bikaina eginez, Nafarroako txapelketa irabazi zuen Master50 kategorian.

Igandean, berriz, Aragoiko ziklo-kros txapelketako azkeneko proban parte hartu zuen Asier Valverdek. Hirugarren izan zen proba honetan eta bigarren sailkapen nagusian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun