‘Zaintzailea zaintzen’ tailerra eginen dute Lesakan abenduaren 20an

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 19a, 09:00
'Zaintzailea zaintzen' tailerra antolatu du astearte honetan AFAN elkarteak.

Asteartean 16:00etan Koskontako bidean Lesakako udalak duen erabilera anitzeko aretoan emanen du AFAN elkarteak

AFAN Nafarroako Alzheimerra eta bertzelako dementzia duten pertsonen Senideen Elkarteak antolatuta ‘Zaintzailea zaintzen’ tailerra eginen dute abenduaren 20an Lesakan. Asteartean 16:00etan hasiko da tailerra Koskontako bidea 7ko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan. Hitzaldia gaztelaniaz eginen dute. Sarrera doan izanen da, baina izena ematea beharrezkoa da 693 40 21 75 whatsapp zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun