Beran Lizuniagako bidean auto bat bidetik atera eta iraulita gelditu da

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 17a, 12:00

Oronozko suhiltzaileen parketik joandako talde batek artatu zuten atzo Lizuniagako bidean gertatu zen istripua. Argazkian ageri den bezala, autoa bidetik atera eta iraulita gelditu zen errepidean. Barnean harrapatuta zegoen 93 urteko gidaria libratu zuten suhiltzaileek eta Bidasoko ospitalera eraman zuten anbulantzia batean zauriak sendatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun