Egurrez eraikitako eta eraginkortasun energetiko handiko alokairuko etxebizitza publikoen lehen promozioa eraiki dute Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 16a, 15:00

Ezker eskuin: Alberto Bayona, Nasuvinsako zuzendari kudeatzailea, Aitor Elexpuru, Berako alkatea, Jose MarĂ­a Aierdi lehendakariordea eta Izaskun Abril, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, etxebizitza baten balkoian.

Zortzi etxebizitzetako giltzak 2023 urte hasieran emanen dituzte

Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Etxebizitzako departamentuko kontseilaria den Jose Maria Aierdik Beran alokairurako eraiki berri diren titulartasun publikoko etxebizitzak bisitatu ditu gaur. Etxe horiek, bereziki gazteen artean esleituko dira, Nafarroa Social Housing planaren eta titulartasun publikoko eta errentamendu-erregimeneko etxebizitzen parkea handitzeko Nafarroako Gobernuaren estrategiaren barrenean eraiki dituzte, gizartearen eskaerari erantzunez. 

Berritasun moduan, zurezko egituraz egindako eraikin batean egiten diren lehen etxebizitza publikoen sustapena da, Etxebizitza Departamentuak eraikuntza jasangarria eta eraginkortasun energetiko handikoa bultzatzeko egiten duen apustuari jarraituz. 

Ekitaldian, Aierdi lehendakariordeak Izaskun Abril Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Alberto Bayona Nasuvinsa sozietate publikoko zuzendari kudeatzailea eta Aitor Elexpuru herriko alkatea izan ditu lagun.

Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak Nasuvinsak Beran eraiki berri dituen zortzi etxebizitza babestu horien giltzak emango ditu 2023 urtearen hasieran. Esleipen prozedura hasi zenean, abenduaren 1ean, guztira 64 pertsona zeuden etxebizitza babestuen eskatzaileen erroldan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun