Soroa txapelketa eta Euskal Herriko lau eta erdiko txapelketa irabazi ditu Oian Canabal igantziarrak

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 16a, 20:00
Oian Canabal eta Garmendia txaopeldun, eta Alberdi eta Joseba Aldabe txapeldunorde, Soroa txapelketako elite mailan.

Abenduaren 11n jokatutako Miguel Soroa txapelketako elite mailako finalean, Garmendiarekin batera 22-12 irabazi zien Alberdi eta Joseba Aldabe igantziarrari

Miguel Soroa zenaren omenezko pilota txapelketa ezaguneko finalak jokatu zituzten abenduaren 11n Tolosako Beotibar pilotalekuan. Elite mailako finalean bi igantziar, Canabal eta Aldabe, izan ziren aurrez aurre. Oberenako Oian Canabalek eta Lapkeko Beñat Garmendiak 22-12 irabazi zieten Aurrera Tolosako Julen Alberdiri eta Oberenako Joseba Aldaberi.

Promesa mailan, finala galdu egin zuen Errekako Beñat Apezetxea goizuetarrak. Oiarpeko Unax Landarekin 6-0 aurretik izan baziren ere, Aurrera Tolosako Unai Amianok eta Paz Zigandako Ionan Peñalver-ek markagailuari buelta eman eta 22-16 irabazi zuten.

 

Euskal Herriko lau eta erdiko pilota txapelketa ere irabazi du Canabalek

Soroa txapelketarena ez da izan Canabalek abenduaren irabazi duen txapel bakarra. Izan ere, abenduaren 2an Euskal Herriko lau eta erdiko pilota txapelketaren finala 22-7 irabazi zion Igoa taldekideari Laudion (Araba). Finalerdian, Soraluzeko Murua 22-15 menpean hartua zuen Canabalek eta finalean oraindik errazago gailendu zen igantziarra.

Oian Canabal txapeldun eta Igoa txapeldunorde, Euskal Herriko lau eta erdiko txapelketaren finalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun