Joseba Lasa lesakarra paleta egokituko Espainiako bigarren txapelketaren finalean ariko da

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 15a, 18:00
Igandeko finaletan parte hartuko duten pilotariak eta antolatzaileak. Aitzinean, eskuin aldean, Joseba Lasa lesakarra ageri da.

Igande eguerdian Labriten jokatuko den finalean Lekunberriko Edorta De Antarekin ariko da, Meñakako Gaizka Fernandez eta Oiartzungo Beñat Lizasoren kontra, aulki gurpildunean

Joan den urteko lehen edizioaren bidetik, pilota egokituko Espainiako bigarren txapelketaren finalak jokatuko dituzte abenduaren 18an, igande eguerdian Iruñeko Labrit pilotalekuan. Urritasun fisikoa duten pilotariek aulki gurpildunean jokatu duten txapelketaren finalean ariko da Joseba Lasa lesakarra. Lekunberriko Edorta De Antarekin ariko da, Meñakako Gaizka Fernandez eta Oiartzungo Beñat Lizasoren kontra.

Adimen urritasuna duten pilotarien paleta egokitutako txapelketaren finalean, berriz, Zumaiako Leire Esnal eta Mutrikuko Eneko Sagarmendi, Zarauzko Mikel Vega eta Joseba Altunaren kontra ariko dira.

Txapelketa honetako sailkapen fasea abenduaren 11n jokatu zuten Eibarren (Giouzkoa) eta 42 pilotarik parte hartu zuten, Euskal Herrikoak nahiz Errioxatik eta Asturiastik etorriak. Zortzi onenek jokatuko dituzte finalak igandean Labriten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun