Pio Barojari buruzko liburuaren aurkezpena egin dute Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 15a, 13:00

'Pio Baroja, el hombre que vino del mar' liburuaren aurkezpena egin zuten atzo Beran, Jose Andres Alvaro, liburuaren egileetako bat bertan zela. 

150 urte beteko dira abenduaren 28an Pio Baroja jaio zenetik, eta hori oroitzeko antolatutako ekitaldien barrenean egin zuten atzo liburuaren aurkezpena. 15 bat lagun elkartu ziren liburuaren aurkezpenean, eta solasaldi goxoa izan zuen liburuaren inguruan. 

Ekitaldiek jarraipena izanen dute asteburuan. Larraitz Ugartemendiak gidatua, Pio Baroja oroitzeko interpretazio artistikoa eginen dute. Bihar, ortziralea hasiko dira sormen lana egiten Ugartemendia bera eta Irungo Pio Baroja ikastetxeko ikasleak. Ondotik, larunbatean herritarren txanda izanen da 10:30ean hasi eta 13:30ak arte.

Behin lana bukatuta, abenduaren 20an, asteartean, lanaren inaugurazioa eginen dute. Performance estiloko emanaldi bat eskainiko dute musika eta hitzak uztartuz. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun