Eguberrietako kontzertua eta entzunaldiak eginen dituzte Isidoro Fagoaga Musika Eskolako ikasleek heldu den astean

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 15a, 19:00

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek ikasturtetan ikasitakoa erakusteko aukera izanen dute heldu den astean. 

Astelehenean, hilaren 19an pianoko ikasleen txanda izanen da, eta 18:00etan eskainiko dute entzunaldia musika eskolan. Biharamunean, gitarrako eta biolineko ikasleen txanda izanen da, eta ordu eta leku berean eskainiko dute emanaldia. 

Asteazkenean, aldiz, Eguberrietako kontzertua eskainiko dute 18:00etan Berako elizan. Kontzertu horretan instrumentu denetako ikasleek eta helduen abesbatzak hartuko dute parte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun