Arantzako Dantza Luzea Argentinan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 14a, 18:00

Nafarroako hainbat dantzaren lekuko izan zen joan den larunbatean Argentinako Mendozako antzokia. Argentinako lau nafarren etxeetako dantzariek hemengo dantzak dantzatu zituzten, eta tartean, Arantzako Dantza Luzea.

Arantzako Dantza Luzearekin batera, bertzeak bertze, arin-arin, aurreskua, zinta-dantza, Lapurdiko dantza, ezpata-dantza, Tafallako jota, Matelota, Neskatxena, Murchanteko Paloteado eta porrusalda dantzatu zituzten.

Mendozako, Buenos Airesko, Rosarioko eta Bolivarreko nafarren etxeetako dantzariekin batera, dantza jaialdian parte hartu zuten Iruñeko Ortzadar dantza taldekoek. Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentea eta Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako Kontseilua ere han izan ziren. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun