Zabalik da Gure Txokoa Dantza Taldean izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 16a, 16:00

Berako Gure Txokoa Dantza Taldeak ireki du izena emateko epea. Galdetegi hau betez egin behar da, eta abenduaren 23an izanen da azken eguna. 

Izena emateko galdetegia bete beharko dute dantzatzen hasi edo segitu nahi duten guztiek, baita aitzineko urteetan taldean egon direnak ere. 2023an 6 urtetik goiti izanen dituen edonork eman dezake izena eta ikastaroa doakoa da.

Taldeko partaide izateko Gure Txokoa elkarteko bazkide izatea nahitaezkoa da, honi buruz gehiago jakiteko  guretxokoaelkartea@gmail.com e-postara idatzi behar da. Izena emateko azken eguna abenduaren 23an izanen da. 

Izen emate datu guztiak bilduta, taldeak eta irakasleak antolatuko dituzte, eta aitzinerago paratuko dira harremanetan izena eman dutenekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun