Izar Iriarte eta Alaitz Iriarte bikain ibili dira Espainiako kenpo kai txapelketan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 14a, 16:00
Argazkian, eskuinetik hasita lehena eta bigarrena dira Alaitz Iriarte eta Izar Iriarte.

Madrilen jokatu den Espainiako Kenpo-kai txapelketan parte hartu dute Igantziko Izar Iriarte eta Berako Alaitz Iriarte lehengusinek. Nafarroako ordezkari gisa joan ziren, baita emaitza ederrak lortu ere hainbat modalitatetan.

Erraterako, elkarrekin binaka egin zuten Ta yujo teknikan lehenengoak izan ziren biak. Horretaz gain, Izar Iriarte bigarren izan zen borroan eta armarekin egindako katan eta hirugarren katan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun