1936-39ko gerran Beran gertatutakoa partekatu dute Labiaga ikastolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 14a, 13:30

Labiagako eta Olorongo ikasle eta irakasleak, Nahia Senper eta Aitor Elexpuru alkatearekin batera, Berako plazan.

Olorongo ikasleekin batera Argaitzeko harrobia, Berako plaza eta Okalarreko kontzentrazio esparrua bisitatu dituzte

Berako Labiaga ikastolako ikasleek, Argaitzeko eta Gurseko askatasun haizea proiektuaren bitartez, 1936-1939ko gerran Beran gertatutakoa Oloronetik bisitan etorritako ikasle eta irakasleekin partekatu dute.

Nahia Senper Mazizior, Labiaga ikastolako ikasle ohi, Patxi Lazkanotegi, Labiaga ikastolako guraso eta Aitor Elexpuru, Berako alkate bidelagun izanik, Argaitzeko harrobia, Berako plaza eta Okalarreko kontzentrazio esparrua bisitatu dituzte. Historia eta bere ondorioak ezagutzearekin batera, egia, justizia eta erreparazioaren garrantzia landu dituzte.

Berako Labiaga ikastolako eta Olorongo ikasleak Okalarreko kontzentrazio esparrua izan zen eremuan, Patxi Lazkanotegiren azalpenak aditzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun