Giltzarri abesbatzak Eguberrietako kontzertua eskainiko du larunbatean Igantzin

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 14a, 12:30

Lesakako Giltzarri abesbatzak ohiko Eguberrietako kontzertua eskainiko du abenduaren 17an, larunbatean, Igantziko elizan 20:00etan, Imanol Elizasurekin pianoan. Gainera, aurtengoan ere saski eder bat zozketatuko dute, eta txartelak kontzertuan bertan salduko dituzte. Abesbatzak «kontzertu eder honetan parte hartzera» animatu ditu herritarrak eta musika gustuko duten guztiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun