Beti Gazteko jostunek afari batekin ospatu dute Santa Luzia eguna

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 14a, 14:00
Bet Gazteko joskintza taldeko emakumeak Santa Luzia egunean egindako afarian.

Lesakako Beti Gazte elkarteko joskintza tailerrean parte hartzen ari diren emakumeek Santa Luzia eguna ospatu zuten atzo, afari batekin. Aipatzekoa da aurten ere joskintza solidarioa egin dutela tailerrean, berriz ere Irungo Harrera Sarearekin elkarlanean. Harrera Sareak emandako oihalekin ama-poltsak apaindu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun