Argazki lehiaketako sariak banatu ditu Beti Gazte elkarteak

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 13a, 19:00
Manu Barreiro beasaindarrak irabazi du aurten sari nagusia, 'La dama del velo roko I' argazkiarekin.

Manu Barreiro beasaindarrak eskuratu du 400 euroko sari nagusia

2022ko argazki lehiaketako saridunen berri eman du Lesakako Beti Gazte elkarteak. 92 argazki aurkeztu dira aurten lehiaketara eta epaimahaia Asier Garagarza, Irantzu Pastor, Ignacio Zaldua eta Mak Iriarte argazkilariek osatu dute.

400 euroko sari nagusia Manu Barreiro Rodriguez beasadaindarrak eskuratu du, La dama del velo rojo I lanarekin.

Bigarren saria, 300 euro, Gasteizko Oscar Manso Navasek eskuratu du, Identidad lanarekin.

Kirol argazkirik onenaren 250 euroko saria Soraluzeko Carlos de Cos Azkonak, Skate argazkiarekin.

Beti Gazteko bazkide batek ateratako argazki onenaren 250 euroko saria Fidel Ordoki Fagoaga lesakarrak eskuratu du, Kaioa argazkiarekin.

 

Erakusketa

Egun hauetan lehiaketara aurkeztutako argazki guztiekin egindako erakusketa ikusgai izanen da Plaza Zaharreko 27an, Marisonean, 17:30etik aitzinera. Beti Gazte elkartearen webgunean ere (www.betigazte.net) ikus daitezke argazkiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun