Kultur Aste arrakastatsua izan dute Igantzin

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 13a, 13:00

Arrakastatsuak izan dira oraingoan ere Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Igantziko Udalak, Igantziko Biltokik, Biltoki Ttikik, Igantziko Eskolak, Baratzondo Jubilatuen Elkarteak eta Igantziko Dantza Taldeak eta zenbait herritarrek aste kulturalerako antolaturiko ekitaldiak. Jende azkarki ibili zen han eta hemen  emanaldi, joko, dokumental, ginkana eta abarretan eta gozatzeko aukera ederra izan zuten haur, gazte nahiz helduek abenduaren 6tik 11ra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun