Oaia Peruarena pintore beratarraren lanak paratu dituzte ikusgai Iruñean

Ttipi-Ttapa 2022ko abenduaren 13a

Oaia Peruarena Telletxea pintore beratarraren 'Substantzia' arte erakusketa ikusteko aukera izanen da Iruñean abenduaren 16tik otsailaren 5era bitartean. Erakusketa Iruñeko Ziudadelako erakusketa aretoan dago, eta ortziralean, 18:30ean eginen dute inaugurazioa. 

Erakusketa aretoak ondoko ordutegia du: Astelehenetan itxita egoten da, asteartetik larunbatera 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era egoten da irekia, eta igandeetan eta jai egunetan 11:30etik 13:30era. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun