'Bi arnas' dokumentalaren emanaldia ortzegunean Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 13a, 17:00

Tortura hizpide duen 'Bi arnas' dokumentalaren emanaldia izanen dute ortzegunean, hilaren 15ean Berako Beralandetan 19:00etan. 

Sinopsia

Historia honetan bi arnas kontatzen dira: Iratxe Sorzabalena eta bere ama Mari Nieves Diazena. Biek ala biek, bakoitzak bere modura, torturak eragiten duen arnas falta sufritu dute, beste hainbat sufrikariorekin batera.

Bi arnas torturaren gaineko testigantza bat da, bidegabekeria baten isla eta sekula eskaini ez den elkarrizketa bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun