Urrezko Ahobia saria jaso du Manolo Arozena bertsolariak

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 12a, 19:00
Manolo Arozenak Ahobia saria hartu zuen igande eguerdian Algortako Bertso Eskolaren eskutik.

Algortako Bertsolari Eskolak eman dio saria abenduaren 11n

1949an Goizuetan jaio eta Lesakan bizi den Manolo Arozena bertsolari lesakarrak Urrezko Ahobia saria hartu du abenduaren 11n. Algortako Bertsolari Eskolak ematen duen saria da eta igande eguerdian egin zen Albe Gala Algortako Igeretxe hotelean.

Arozenak saria hartu aitzinetik, bertso saioa eskaini zuten ALBEko bertsolariek, Uxue Alberdik eta Andoni Egañak eta Roberto eta Miren Etxebarriaren musikak lagundu zuen emanaldia.

Manolo Arozenak eskerrak eman zituen sariarengatik bertso honen bidez:

Aspaldi etzen sariririk sartu Arozenaren kaiolan

Gaur bat ederra eta astuna, zuek erabakia holan

Gure munduak bereak ditu elkarteratze, auzolan

Hosto ttiki bat baino ez naiz ni bertsolaritzan arbolan

Eskerrikasko bihotzez denoi, segi lanean eskolan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun