Eguberrietako azoka egin dute lehenengoz Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 12a, 15:00

Kiribilek eta Berako Udalak antolatuta, Eguberrietako azoka egin zuten larunbatean Beran. Berako dendariek postua paratu zuten, eta baita eskualdeko hainbat eskulangile eta ekoizlek ere. Goizean goizetik bildu zen jendea erosketak egiteko, eta tartean taloa jateko aukera ere izan zuten bertaratutakoek. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun