Janus Lester taldeak lehen diskoa argitaratu du

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 9a, 18:00

Jokin Pinatxo beratarra buru duen Janus Lester taldeak bere lehen diskoa argitaratu berri du: Ez gaitzala loak harrapatu.  Mattin Arbelaitz, Garazi Esnaola, Ane Bastida, Andoni Arriola, Javi Etxarri eta Julen Suarez musikariez lagunduta ondu du diskoa Pinatxok.

Udan hainbat kontzertu eman ondotik, azaroaren 30ean egin zuten lehen aurkezpen kontzertua, eta heldu den hilabetetan Euskal Herriko hainbat txokotan aurkeztuko dute Olaia Inziarte musikari baztandarrarekin batera. Abenduaren 12an Donostiako Dabadaban eginen dute lehen kontzertua.

Horren aitzinetik, igandean, Durangoko Azokan aurkeztuko dute diskoa Ahotsenean 19:10ean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun