Berako San Jose zahar etxeak diru bilketa hasi du

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 11a, 10:00

Berako San Jose adinekoen egoitza kudeatzen duen San Jose Fundazioak diru bilketa abiatu du egoitzak dituen gabeziak asetzeko. Gaur egun 40 egoiliar ditu egoitzak, bertze bi erabiltzaile daude eguneko zentroan. Egoiliarretatik bik bakarrik hartzen dute euren plaza ordaintzeko dirulaguntza, eta fundazioak udalaren dirulaguntza «ttiki» bat hartzen du. 

Fundazioak jakinarazi duenez, egoera ekonomikoa «txarra baino txarragoa da», eta kezkatuta daude ezin dituztelako egoitzak dituen beharrak ase: komunak birgaitzea, ateak aldatzea, armairuak berritzea, komun geriatrikoak berritzea… Lan horiek «nahitaez» egin beharrekoak direla diote.

Laboral Kutxa banketxean kontu bat ireki dute diru ekarpenak biltzeko: ES22 3035 0135 92 1350019245. Gainera, Bizum bidez ere egin daiteke ekarpena 06329 kodearen bidez.

Ekarpena fundazio batentzat izanen denez, emandakoaren %25 itzultzen da hurrengo errenta aitorpenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun