'Sorioneku euskaldunak gu' lelopean Euskararen Eguna ospatu dute Lesakako Irain eskolan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 7a, 09:00

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izan bazen ere, Lesakako Irain eskola publikoko ikasleek, irakasleek eta familiek astelehenean, abenduaren 5ean, ospatu zuten egun haundia, Begiluzerekin batera.

Goizean Begiluzeri ongietorria egin zioten ikasleek eta ondotik, Sorioneku euskaldunak gu lelopean, kalejiran abiatu ziren denak herrian barna, euskara plazaratu nahian. Plazan bertan, maila bakoitzeko ikasle taldeek euskarazko abestien koreografia emanaldia egin zuten, eta bukatzeko bildutako guztiek Guk euskaraz eta Begiluzeren dantza dantzatu zuten. Gainera, Beti Gazteko lerro dantzako dantzariek eskolako lagunekin bat egin zuten. Egunari bukaera emateko, guraso elkarteak antolatuta, txokolatea eta taloak dastatzeko eta karaokean kantari aritzeko aukera izan zuten. Giro ezin hobean ospatu zuten Euskararen Eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun