Azaroko azken asteburuan jokatu zen Kataluniako disc golf irekia, Palau Solità i Plegamans herrian. Espainiako II. Kopako seigarren eta hondarreko proba izan zen eta Igantziko Baxi Basajauna taldeko Iñaki Gonzalez Olaizolak garaipena nahiko erraz lortu zuen MP50 kategorian, bai Kataluniako proban, baita kopako sailkapen orokorrean ere.
Izan ere, Kataluniako probaren aitzinetik ere esku eskura zuen kopa Gonzalezek eta gisa honetara, Espainiako txapelketa eta Espainiako kopa irabazi ditu aurten master 50 kategorian, denboraldi ezin hobea osatuz.
Kopa osatzen zuten sei probetatik lau irabazi ditu Iñaki Gonzalezek, Igantzikoan bigarren izan da eta bertze batean ez du parte hartu.